Mezu hau ez dago eskugarri
Gazeblog
Ikasle kontseiluaz
Joan den ostiralean Ikasle kontseilua izan genuen Gaze. Lehenago kolaboratzaile izandakoekin bildu eta Gazeren etorkizuna hitz egiten aritu ginun ordu batzuetan zehar. Hausnarketa, gai, oztopo eta ideia ugari izan ziren eztabaidagai eta aintzakotzat hartzeko.
Garrantzitsua da Ikasle Kontseilua aurrera eraman ahal izatea Gazerentzat, bere etorkizuna modu egoki eta onenean aurrera eramateko beharrezkoa da. Gazetik eskerrak eman nahi zaie bertara hurbildu ziren guztiei eta hurrengoko bilerara etortzea animatzen zaie.
Bestalde, azken txanpan sartuta gaude. Alde batetik azterketak, lanak eta tentsio handiko momentuak baina hilabete exkax geratzen da dena bukatzeko. Animo, azken txanpan zaudeten guztioi!
Ingenieritzako EKINnet-a
Mezu hau ez dago eskugarri
Ikasle kontseilua:
Pasa den ostiralean lauhilabete honi dagokion ikasle kontseilua izan genuen. Guztira hogei bat pertsona ginen, eta GAZEren aurtengo ekitaldietaz hitz egin genuen, proposamen eta iradokizun berriak atera genituen mahaigainera eta proiektuaren etorkizunari buruz aritu ginen.
Orokorrean sentsazio onak izan ziren partaideen artean, aspaldiko partez elkar ikusteagatik, bulegoak eta eraikinak dakartzan oroimenengatik etab.
21.15etan bilerari amaiera eman ostean, afaritxo bat egin genuen Alde Zaharreko Suhazi tabernan partaideetako batzuk, gure gorabeherak kontatzeko, eta “Team-building” pixka bat egiteko!
Pertsonalki, nahiko pozik bukatu nuen eguna; eta seguru nago hurrengo ikasle kontseilua oraingoa baino, askoz ere jendetsuago izango dela!
EKINlab hitzaldi-mintegia
Datorren ekainaren 1ean, ostirala, GAZE EKINlab hitzaldi-mintegia izango dugu EHUko Donostiako kanpusean.
Jarraian duzue, ekimen honen inguruko informazioa eta izena emateko modua:

“Inguruarekin proiektuak eta ikaskuntzak. Nola egiten dugu goi hezkuntzan?”
Gaia: Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza
Hartzaileak: Gipuzkoako goi-hezkuntzako irakasleak eta ikasleak
Data: 2012ko ekainak 1, ostirala
Ordutegia:
Hitzaldiak: 08.30-14:00 (Joxe Mari Korta zentroa, EHU. Tolosa Hiribidea
72, Donostia)
Mintegia (plaza mugatuak): 15:00-18:30 (Carlos Santamaria eraikina, EHU .
Elhuyar Plaza, 2, Donostia)
Gogoan izan, arratsaldeko mintegirako plazak mugatuak direla, beraz,
bertaratzeko asmoa izanez gero, lehenbailehen jakinaraztea gomendatzen
dizugu. Honetaz gain, beharrezkoa da goizeko hitzaldira bertaratzea
arratsaldeko mintegian parte hartu ahal izateko.
Munduko lanik gogorrena, munduko lanik hoberena
El pasado domingo fue el día de la madre. A mi nunca me ha gustado celebrar “el día del padre”, “el día de la madre”, “el día del trabajador”, “el día de los perros verdes con collares rojos”. Me parece que no es necesario que tenga que existir un día al año que te haga valorar o recordar a esa persona o personas importantes. Tampoco me gusta ese sentimiento de exagerado amor al projimo que cae del cielo por Navidad y con el que a todo el mundo se nos llena la boca de pensamientos y sentimientos hipócritas , que a los dos días, allá por el 7 de enero aproximadamente, se esfuman.
Lo dicho, no me gusta que exista “un día al año”, y es por ello que el pasado domingo, no le felicité a mi madre. Sin embargo, desde aquí, cobardemente (ya que sé que no lo va a leer), me gustaría darle las gracias por todo lo que hizo, hace y hará por mi.
Gracias.
Martxan Zubiri-Manteoko ikasleak
Mezu hau ez dago eskugarri
Amaitutzat eman dugu Gizarte antropologiako ikasleekin egindako Ekinneta
Mezu hau ez dago eskugarri
Ekinnetari amaiera emanaz
Gora eta behera aritu gara Mahala naturalaren kasua aztertuz Gizarte Antropologiako ikasleekin.
Jada bi egunetan aritu gara beharrean eta hipotesi eta soluzio posibleak aurkitu nahian kasu errealari. Bihar, Jokinen bisita izango dugu fakultatean eta ikasleek ideia eta hipotesiak aurkeztuko dizkiete. Ea zer moduz ateratzen den kontua. Honekin bukatutzat emango da Ekinneta. A ze pena!
Bitartean, ikasleen kontseilua antolatzen, aldizkarirako artikuluak idazten eta martxan jarraitzen dugu azken txanpa den honetan!
3,2,1… AKZIOA… ORDIZIAN!
GAZE-interAKTing aurrera doa. Kasu honetan, apirilaren 28an Ordiziako Barrena Kulturetxean Ordiziako etorkizuneko kultura eszenatokia irudikatzen saiatu ginen, norabide bat zehaztuz eta kontestu horretan, Herri Antzokiak izango lukeen papera ikusiz, izaera edota erabileraren inguruan jardunez.
Sorkuntza espazio bat planteatu zen, hau da, sormena eta parte-hartzea bultzatzen zuen tailer bat. Tailer honetan ordiziarrek bere ideiak eta proposamenak emateko aukera izan zuten. Beti ere, teknika berritzaileak eta dinamika entretenigarrien bitartez.

GAZE-interAKTing eta tailerraren helburuak azaldu ondoren, ordiziarrak taldeka jarri ziren. Brainstorming edo ideien ekaitza egin zuten Ordiziako etorkizuneko giro kulturalaren inguruan. Ondoren, bi kultur adibide ikusi zituzten, Azpeitiko San Agustin kafe-antzokiarena eta Donostiko Artelekurena. Hasierako ideien ekaitza eta bi adibide hauek kontutan izanik, mapa kontzeptual bat sortu zuten, etorkizuneko kultur sare hori definituz, eta testuinguru horretan Herri Antzokiaren papera zehaztuz.
Hurrengo pausua, etorkizuneko Herri Antzokia eratzea zen 3Dko film bat balitz bezala. Herri Antzokiaren maketak eman genizkien eta parte-hartzaileen lana, maketa horien espazioak eta erabilerak birdiseinatzea zen.
Azkenik, proposamenen aurkezpena egin zen eta tailerraren balorazioa.
Eskerrik asko Psikologiako eta Arkitekturako ikasle taldeei, hauek izan baitira Ordizian egindako tailerra aurrera eraman zutenak, eta nola ez, Ordiziako etorkizuneko herri antzokiaren inguruan hausnarketan parte-hartu zenutenen ordiziarrei, Eskerrik asko guztioi.









